Gure belar hockeyeko taldeak puntu garrantzitsua lortu du eguerdi honetan Bera Beran Junior FC-ren aurka. Txuri-urdinek bina berdindu dute ligako txapeldunordearen aurka, nahiz eta neurketan atzetik joan hasieratik kanpokoek lehen laurdenean sartutako golaren ondorioz.
Bigarren zatia hasi eta berehala, etxekoek gola egin dute, Estefania Cascallaresek sartutako penalti korner batean. Maria Goenak buelta eman dio emaitzari azken laurdeneko lehen minutuan lortutako golarekin, baina katalanek, amaitzeko hamar minutu geratzen zirenean, binakoa egin dute. Puntu ona, aurkaria zein zen kontuan hartuta. Hurrengo astean, gipuzkoarrek CD Terrassari bisita egingo diote.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin