Inklusioa ez da egun bateko kontua

Partidu Inklusiboenak, Rayo Vallecanoren aurkako partidan, gure egunerokotasunean bizi ditugun errealitate asko ikusarazteko balio izan zuen, eta dibertsitateak kirolean eta gizartean duen balioa azpimarratzeko. Partida hartan egindako ekintza guztiak ez dira egun bakarreko gauza; izan ere, klub txuri-urdinak, bere fundazioaren bitartez, ekintza horietako asko iraunkor bihurtzeko asmo sendoa du, partida eguna kolektibo guztientzako esperientzia hobea izan dadin.

Horrela, ostiral honetan ekintza horietako askorekin jarraituko dugu:

- Audiodeskribapenak:

Anoetan jokatzen diren lehen taldearen partiden narrazioa denbora errealean. Horretarako, Escoitak garatutako eta bere APPan eskuragarri dagoen teknologia erabiltzen da.

- Navilens kodeak:

Kode berriak instalatu dira, bai sarbidean, bai barrualdean, ikusmen urriko pertsonek informazioa lortu ahal izan dezaten eta autonomoak izan daitezen Anoetan gidatzeko garaian.

- Zeinu-hizkuntza:

Jokalarien irteeran, ereserkia entzuten den unean bertan, ereserkia zeinu-hizkuntzan interpretatzen duen bideo bat proiektatuko da.Hamaikakoan, jokalariek beren izena zeinu-hizkuntzan esango dute.

- Haurren irteera:

Desgaitasunaren alde lan egiten duten elkarteetako haurrak jokalarien eskutik aterako dira zelaira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!