Gero eta gutxiago geratzen da egun berezi horiek iritsi eta ‘Gabonak Realarekin’ ekintzaz gozatzeko. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honen izen-ematea erritmo onean dijoa. Oraindik lekuak daude apuntatu eta txikiak priimeran pasa dezaten Zubietan. Programa 2001 eta 2008 bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago, biak barne, eta aurten ‘Gabonak Realarekin’ bi txandatan egingo da, abenduaren 26tik 30era eta urtarrileko 2tik 4ra. Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Inskripzio epea abenduaren 20an itxiko da, egun hori barne. Apuntatzeko, Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin