REAL SOCIEDAD 0-0 DEPORTIVO ALAVÉS

Intentsitate handikoa

Vídeo

Erritmoa irabazten joateko froga ona. Realak hutsna egin du Deportivo Alavesen aurka Tafallan jokatutako lagunartekoan. Partida honen helburua dirua lortzea izan da uztaileko uhaldeetan kaltetuak izan zirenentzat 

Txuri-urdinek partida ondo aprobetxatu dute lehen jardunaldietan minutu gutxien izan dituzten jokalariek gaur gehiago joka zezaten. Erritmoa eta lehiaketa sentsazioak hartzen joatea, alegia. Hori zen helburua. Partidak intentsitate handia izan du eta, gainera, entretenigarria izan da San Francisco zelaira gerturatu diren zaleentzat. 

Lehen zatian txuri-urdinak nagusi izan dira nahiz eta izan dituzten aukerak ez aprobetxatu. Bigarren zatian Imanolen taldeak baloiaren jabe izaten jarraitu du baina ez da markagailua mugitu.

 

Fitxa teknikoa 

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal (Aihen, min.46), Guevara (Pardo, min.60), Zurutuza (kap)(Zubeldia, min.46), Sangalli, Portu, Barrenetxea (Djouahra, min.60) eta Willian Jose (Merino, min.46) 

Deportivo Alaves: Sivera (Castro, min.60), Navarro (Sarriegi, min.69), Laguardia (Burke, min.46), Tachi, Adrian Marin, Pere Pons (Wakaso, min.77), Javi Muñoz (Aleix VIdal, min.77), Luis Rioja (Castillo, min.60), Borja (Lisandro, min.46), Manu García (kap)(Torres, min.60) eta Lucas Perez (Joselu, min.60). 

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die Javi Muñoz eta Tachiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!