HEMEN DAUDE JADA 25-26 DENBORALDIKO POSTERRAK

Ipuskoaren sorlekua

Vídeo

Altzo, 1.025. urtea. Aspaldi zen, jada, gipuzkoarrek berezko ohiturak eta balioak zituen komunitate bat osatzen zutela,. Baina urte hartan mugarri garrantzitsu bat gertatu zen Olazabalgo San Salbador eliza ikonikoan, Tolosaldeko Olazabal herri politean. Bertan, gure lur maiteari buruz ezagutzen den lehen erreferentzia idatzia zuen dokumentu bat aurkitu zen: Ipuskoa (Ipuscua) aipatzen bertan.

Modu bitxi horretan nortasun bat sortu zen, lurralde baten izaera eta egikera eraiki duen nortasuna: Gipuzkoarena. Lurralde honek, beraz, baditu milurteko hau ospatzeko arrazoiak. Realak ere efemeride berezi horrekin bat egin nahi izan du, eta, horregatik, Altzoko paisaia aukeratu da 2025-26 posterra, hain sinbolikoa den hori, irudikatzeko.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Galarraga Bengoetxea familiari, realzale zintzo diren horiei, gure taldeen posterraren aurkezpen bideoan parte hartzeagatik. Bereziki Maddiri, Altzoko bazkide txuri urdin gazteenari, eta bere ahizpa Sarari. Datozen egunetan gertakari horrekin lotutako ekintza gehiagoren berri emango da.

Gipuzkoan egina

2010etik Gipuzkoa irudi ofizial honen protagonista izan da edizio askotan. Txindoki mendia, Mutriku, Deba eta Zumaia arteko Flyscha, Oianlekuko pagadia, Aranagako harrobia, Getaria eta Zarautz, Miramar jauregia, Beasain, Aiako Harriak, Hondarribia, Donostia, eta pasa den urtean, Azkoitia, bere 700. urteurrena baitzen. Oraingoan, arrazoi gehiagorekin, gure lurrak bere sorlekuari keinu hau egitea merezi zuen.

Nola lortuko ditut posterrak? Informazioa HEMEN


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!