Aurrera jarraitzen dute igandean, azaroak 17, Reale Arenan jokatuko den derbirako prestatze-lanek. Jardunaldia ezin hobeto hasteko, «Irabazi Arte»ko aktoreak izango ditugu gurekin, eta gaztetxoek aukera izango dute beren pertsonaia gogokoenengana hurbiltzeko eta haiekin hitz egin eta argazkiak ateratzeko. Izena emateko orria gaur, 12:00etan, gaitu da, eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, harik eta edukiera osatu arte.
Keler Espazioak 16:00etan irekiko ditu ateak, eta 16:30etik 17:30era «Irabazi Arte»ko aktoreen txanda izango da. 18:00etatik aurrera, derbia Gastroguneren pantaila erraldoian proiektatuko da. Senideekin, lagunekin eta realzaleekin batera, gurekin izango al zaitugu derbiko festan?
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin