Realak Deportivo hartuko du gaur gauean Anoetan 2018 honetan jarraitzen dion bolada txarrari amaiera emateko beharrarekin. Eusebio Sacristanen mutilek ez dute aukera bat bera gehiago ere uzten pasa nahi, bolada moztu eta sailkapenean postuak igotzen hasi beharra dago.
Talde galiziarrak Anoeta bisitatuko du Levanteren aurka bina berdindu eta gero azken jardunaldian Riazorren, garaipenak ihes egin zien partidaren azken minutuetan. Cristobal Parralok Deporren zuzendaritza hartu zuen urrian, baina dinamika ez da gehiegi aldatu bi garaipen lortuta besterik gabe hamabi neurketetan.
Gaurko gauak behin betiko aldaketa bat suposatu behar du txuri-urdinen dinamikan. Taldeak partida on bat burutu nahi du eta beti bultzatzen ari den afizioari garaipen bat eskaini. Gaur ezin da hutsik egin. Irabazi beharra dago, bai ala bai.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin