RCD Espanyol 2-1 Real Sociedad

Iraulita

Vídeo

Realak aukera ona galdu du aurrera pauso bat emateko eta sailkapenean goiko postuetara begiratzeko. Txuri-urdinek 2-1 galdu dute RCD Espanyolen aurka lehen zatian abantaila lortu arren. Bigarren zatiaren hasieran etxekoek gipuzkoarren akatsak aprobetxatu dituzte eta neurketa irauli dute.

Ez da lehen zati dizdiratsua izan. Willian Josek gora bidali duen jaurtiketa eta sentsazio onak eta gero, perikitoak metroak irabazten joan dira et arrisku gehiagorekin iritsi dira Moyaren atera. Reala ondo defenditzen ari zen baina gora nekez iristen zen. Atsedenaldirako bost minutu faltan, Willian Josek atzelarien akats bat aprobetxatu du baloia metro dezente aurrera eraman eta Pau gaindituz zutoin motzetik.

Nahiz eta abantaila hori eduki, bigarren zatian Realak izan duen irteera txarrak berdinketa eman dio etxekoei. Baptistaok gola egin du, merezita. Realak, momentuz, etxekoen nagusitasuna saihestu, baina akats berri batek Gerarden penaltia ekarri du. Moyak penaltia urrundu du, baina aurrelariak aldaratzean garaipenaren gola lortu du. Hogei minutu falta ziren neurketa amaitzeko. Realak ez du etsi, baina aukera gutxi iritsi dira amaiera arte. Hector Morenoren burukada atezainak gelditu du azken minututan.

Porrotaren ondorioz Realaren aukerak gutxitu egin dira denboraldi amaieran borrokan jarraitzeko eta ilusiozko postuetara hurbiltzeko. Hala ere, jarraitu egin behar da. Aupa Real.

 

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Pau Lopez, M. Navarro, David Lopez, O. Duarte, Aaron, Victor S. (kap), C. Sanchez, Granero, Piatti, Gerard eta Leo Baptistao (Jurado, min.81).

Real Sociedad: Moya, Odriozola, Llorente R., H.  Moreno, De la Bella, Zubeldia, Illarra, Canales (Bautista, min.79), Oyarzabal, Juanmi (Zurutuza, min.57) y Willian J. (Januzaj, min.67)

Golak: 0-1: Willian J., min.41. 1-1: Leo Baptistao, min.51. 2-1: Gerard, min.72.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die kanpoko Llorente R. eta De la Bellari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!