Emaitza onetan konstantzia bilatzea talde guztiek denboraldiko tarte desberdinetan nahi duten helburua. Horrela iritsiko da Reala gaur arratsaldean Los Carmenesen Granada CFren aurka jokatuko duen partidara, Laligan golik jaso gabeko lau partidako bolada batekin, azken jardunaldietan 12 puntutik 10 puntu eskuratzera eraman duena.
Camp Noun emaitza bikaina lortzetik dator talde nazariarra, Barcelonaren etxean puntuak eskuratzea beti da handia, horrek dakarren bultzada moralarekin. Robert Morenoren eskutik, taldeak beste pauso bat eman du Diego Martinezekin egiten ari zen joko onean. Luis Suarez eta Darwin Machis erasoko jokalariak gertutik jarraitzea izango da gaurko erronka nagusietako bat.
Imanol Alguacilenak ez dira onaino ekarri dien dinamika onarekin konformatzen soilik, gehiago nahi dute eta ezbeharrek erronka handiagoen bila joateko animatu besterik ez dute egiten. Denboraldi hau harresiz beteta dago eta errendimenduan iraukorrak izateari esker gaindituz joateak pauso handiak ematea suposatzen du. Gaur Granadan garaipena lortzea da horietako bat. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin