AKORDIOA

Iraupenek familia txuri-urdinarekin bat egin du

Iraupen familia txuri urdinarekin bat egiten du. Zerbitzu pertsonalizatuari eta kalitate goreneko tresnei esker ekoizpen-kostuak optimizatzen dituen enpresa gipuzkoarrak eta Real Sociedad Fundazioak akordio bat lortu dute enpresa babesle gisa sartzeko. Gainera, egoitza Donostian duen enpresa hau RS Enpresak klubean sartu da, non Real Sociedad eta Real Sociedad Fundazioaren erakunde babesle guztiak dauden.

Akordio horren bidez, Iraupenek bat egiten du Real Sociedad Fundazioarekin, Bizikletaz Adinik Ez proiektuaren babesle gisa. Proiektu horrek etxetik edo egoitzetatik irteteko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du, eta hirian trizikloetan gidari eta guzti paseoak emateko aukera eskaintzen die.

Iraupenekin akordioa urte eta erdirako sinatu da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!