CA OSASUNA 1-3 REAL SOCIEDAD

Iritsi da

Vídeo

Aspaldi espero genuen eguna iritsi da. Denboraldi osoan zehar taldeak erakutsi duen joko ona, nagusitasuna eta abaguneak, gaur sarituta ikusi dira Sadarren, neurketa iraultzeko gai izan eta denboraldiko lehen garaipena Anoetatik kanpo lortu ondoren.

Norgehiagoka aukera argi batekin hasi da etxekoentzat: Raúl bakarrik geratu da, baina Remiro buruz-burukoan garaile atera da. Txuri-urdinek ondo erantzun dute eta aurrelari guztiak oso aktibo izanik, Herrerak defendatutako atera aukera arriskutsuekin iristen hasi dira. Lehen zatiaren azken txanpan, Osasunak aurrerapauso bat eman eta markagailua ireki du: korner baten irteeran, Catenak burukada batez barrura bidali du baloia.

Taldea energia berrituarekin atera da aldageletatik. Baloiaren jabetza eta nagusitasuna eskuratuta, abaguneak ez dira berandu iritsi. Brais Mendezek, jokaldi bikain batean, berdinketa lortu du itxaropena piztuz. Herrerak, geldiketa ikusgarriarekin, Solerrek barrura bidali nahi zuen jaurtiketa urrundu du. Hurrengo jokaldian, aldiz, ez du ezer egin ahal izan; beste talde jokaldi zoragarri batean, Guedesen ohiko kalitatezko definizioak markagailua irauli du. Harmailaren bultzadak eramanik, Rubén Garcíak berdinketa bilatu du jaurtiketa indartsu batekin, baina Remirok sendo erantzun du baloia harrapatuz. Ausardiaz eta bihotzez jarraitu dute etxekoek bultzatzen, baina Barrenek zelai erditik munduari bira emango dion gol ikusgarria sartu du neurketa erabakita uzteko.

“Osasuna nunca se rinde” dio kantak, eta gaur ere azken arnaseraino saiatu da, baina oso sendo agertu da, emaitzari buelta eman eta etxetik kanpo lehen garaipena lortuz. Taldearen hazteko nahia nagusitu da. 

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: S. Herrera (kap.), Boyomo (Herrando, min. 78), Catena, Juan Cruz (Rubén García, min. 61), Moncayola (Arguibide, min. 71), Torró, Moi Gómez (Kike Barja, min. 78), Abel Bretones, Víctor M.V. (Budimir, min. 78), Aimar eta Raúl.

Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu, Jon Martín, Ćaleta-Car, Aihen (Sergio Gómez, min. 75), Gorrotxa, C. Soler (Aritz, min. 85), Brais Méndez (Marín, min.75), Guedes (Take, min. 60), Zakharyan (Barrene, min. 60) eta Oyarzabal (kap.).

Golak: 1-0: Catena, min. 42; 1-1: Brais Méndez, min. 53; 1-2: Guedes, min. 59; 1-3 Barrene, min. 82.

Epailea: Mateo Busquets. Txartel horia atera die etxeko Aimar eta Catenari eta kanpoko Brais Méndez y Jon Martini. Txartel gorri zuzena atera dio etxeko Arguibideri (min. 87).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!