REAL SOCIEDAD – CADIZ CF (19:00)

Iritsi da garaia


Iritsi da garaia. 21-22 Denboraldia hil edo biziko tartean sartzen da, non ekintza bakoitzak taldeak bere helburuetatik hurbiltzen edo urruntzen dituen. Egoera horretan, Reale Arenako berdegunera egingo dute jauzi gaur gure Realak eta Cadizek, batzuk Europako pasaportea zigilatzeko borrokan eta besteak LaLiga Santanderren bizirauteko eta mantentzeko borrokan.


Dinamika txuri-urdina ez da nahi bezalakoa azken zati honetan. Taldearen jokoak eta defentsaren sendotasunak maila gorenean jarraitzen dute, baina aurkariaren arean asmatzea, non aldeak markatzen diren, ez onena izaten ari. Horren aurrean irtenbide bakarra dago, gipuzkoarrek asteetan zehar egin dutena. Ukabilak estutu eta kontzentratuagoak egon.


Cadizen egoera antzekoa da. Bere jarraitzaileekiko nolabaiteko abantailarekin, baina konfiatu gabe eta azken arnasaraino bere buruaren menpe jarraitu nahirik. Sergio Gonzalez aulki kadistara iritsi zenean, Alvaro Cerveraren ordez, talde horiak aurrera egin zuen erasoko proposamenean eta emaitza historikoak lortu ditu, besteak beste, Camp Noun FC Barcelonaren aurka lortutako garaipena. Lucas Perez, azken jardunaldietako mehatxu hori nagusia, izango da gure atzealdeak jarraituko duen jokalaria.


Reale Arena infernu bat izango da gaur arratsaldean gure aurkariarentzat. Europako lehiaketara itzultzea da bihotz txuri-urdina dugun guztion nahia. Sailkapenak estutzen duenean inoiz baino elkartuago egon behar gara, taldea fideltasun berarekin babestuz. Gaurko garaipena guztion ahaleginagatik etorri behar da, jokalariek belar gainean eta zaleek harmailetan. Ametsa errealitate bihurtzeko garaia iritsi da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!