Belar hockeyko gure taldeak lehen garaipena lortu du lehen itzuliko azken jardunaldian. Txuri-urdinek bat eta bi irabazi diote Jolasetari hasieratik nagusi izan diren partidan. Emilia Garciak lehen laurdenean aurreratu ditu txuri-urdinak eta garaipenaren bidea erraztu du.
Gipuzkoarrek partida kontrolpean zutela zirudien, baina, azken laurdenaren hasieran, etxekoek berdinketa lortu dute. Eta amaierarako zazpi minuturen faltan, bigarren gol erabakigarria sartu du Agostina Ayalak. Denboraldiko lehen garaipena lortu dute gipuzkoarrek gaurkoan, hamargarren postuan amaitzeko itzulia, baina sailkapena oso estua dago behean. Joan den asteko atzeratutako partida jokatzeke dago oraindik. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin