CH SARDINERO - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 16:00)

Itzuli da liga

Ligako txapelketa itzuli da neguko geldialdiaren ondoren. Talde txuri-urdina Santanderrera joango da aurtengo lehen partida ofizialean CH Sardineroren aurka jokatzeko.

Jorge Perezen taldeak partida garrantzitsua du aurretik ligako play-offetan sartzeko borrokan bizirik jarraitzeko. Talde donostiarrak esperientzia falta eta taldearen berrikuntza nabarmena pairatu ditu lehen partidetan, gure filialetatik etorritako jokalari gaztez betetako plantelarekin. Taldeak erreakzionatu nahi izango du lehen itzuli zail baten ostean, eta neguko prestaketa gogorra tarteko, egoera aldatzeko konbentzimenduarekin ekingo dio txapelketaren itzulerari. Larunbatean itzuliko da liga, Santanderren.

Agostina Ayala, jokalari berria


Agostina Ayala River Plateko erdilari argentinarra fitxatu du taldeak Ligako bigarren itzuliari begira. 25 urteko jokalariak kalitatea eta esperientzia eskainiko du denboraldiaren txanpa berriari begira.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!