SL BENFICA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Izarrak txuri-urdinez margotu


Realak azkeneko denboraldietan bizi duen bilakaera progresibo eta etengabeak txuri-urdinen historiako liburuen parte diren uneak izan ditu eta jokalariek gaur gauean Estadio do SL Benfican bizi izango dutena ere hala egin dezan saiatuko dira. Munduko futbolaren mito baten feudoan, 3.500 realzale lagun dituztela, Imanolen gizonek berriro ere agerian utziko dute gure ezkutua izarren parera igotzeko asmoa.


Talde portugaldarrak, Roger Schimdt gure europar aurkari ezagun batek zuzenduta, finala izango balitz bezala egingo dio aurre gaurko lehiari. Champions Leagueko hasiera ez da nahi bezalakoa izan, 0 punturekin jarraitzen dute, eta gaur, beren zaleen aurrean, hil edo bizitzera aterako dira. Ez dute lortuko Reala beldurtzea, bere estiloari eta jarrerari leial zaion taldea baita, eta borroka handia egin du gaurkoa bezalako gauetan lehiatu ahal izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!