Jada itxi da Champions Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidarako sarrerak eskatzeko izen-ematea. Partida otsailaren 14an jokatuko dugu, Parisen (21:00etan). Bazkideentzako eta RS Jarraitzaileentzako 1.700 sarreren zozketan 6.459 pertsonak eman dute izena (3.801 eskatzaile gisa eta 2.658 laguntzaile gisa).
Ostegunean, hilak 4, eguerdian notario aurrean egingo da izena emandakoen arteko zozketa eta, arratsaldeko lehen orduan, gure webgune ofizialean kontsultatu ahal izango duzu sariduna izan zaren ala ez. Eskabide bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio. Zozketan zenbaki bat aterako da eta zenbaki horretatik aurrera 1.700 sarrerak jarraian esleituko dira eskatzaile eta laguntzaileen artean.
Inskribatutako pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio. Laguntzailearekin izena eman baduzu, eskatzaileari esleitu zaion ID bera esleitu zaio, eta haren ondoz ondoko zenbakia eman zaio. Zozketan zenbaki bat aterako da eta, zenbaki horretatik aurrera, 1.700 sarrerak jarraian esleituko dira, eskatzaileak eta laguntzaileak gehituta.
- Sarrerak nominalak dira. Ez da onartuko izen-deiturak eta NANa aldatzea, erregistro bikoiztuak saihesteko neurria baita.
- Saridunen arteko sarreren ordainketa hilaren 16an egingo da Reale Arenako leihatilan (10:00etatik 20:00etara) eta datuak baieztatuko dira hartu-agiria entregatuz.
- Sarrera bakoitza modu pertsonalean erretiratuko da Parisen (jasotzeko lekua zehaztuko da) segurtasun-gaien arabera, erretiratzen den pertsona formularioko datuekin bat datorrela egiaztatuko baita. Horretarako, NANa eta hartu-agiria eskatuko dira.
- Zozketa honetan izena eman duten eta saririk lortu ez duten pertsonek lehentasuna izango dute San Mameserako zozketan, saridunen aurretik.
Garrantzitsua: Horregatik, garrantzitsua da formularioan partidara joango diren pertsonen datuak ematea. Sariduna izanez gero, sarrera ordaintzean, datu horiek egiaztatuko dira eta ez da onartuko formularioko izen-aldaketarik. Parisen sarrera kentzen den egunean, pertsonaren nortasuna egiaztatuko da, NANaren bidez.