Hemen da Walking Football proiektuaren laugarren denboraldia. Ekimen honen helburua da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea, parte-hartzaileen adinera egokitutako futbolaren bidez. Horretarako, honako hauek dira arauetako batzuk: oinez jolasten da, kontaktua saihesten da eta baloia ezin da buruaren gainetik altxatu.
Gainera, proiektu honen bidez espazio bat sortu nahi da, parte-hartzaileek jarduera fisikoa egiten duten bitartean sozializatzeko eta harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.
Entrenamenduak Zubietan egiten dira astearteetan 11:00etatik 12:30era eta Arrasaten asteazkenetan 11:00etatik 12:30era.
Kirola egiteko beste moduren batez gozatu nahi duten 55 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena Walking Football-en, esteka honen bidez (klikatu HEMEN). Izen-emateak urte osoan egongo dira zabalik.
Real Sociedad Fundazioaren proiektu honek Adinberri, Donostia Lagunkoia, Matia, Adinkide, Perforipens (Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartea) eta Arrasateko Udalaren laguntza du.
Edozein zalantza edo informazio gehiagorako:
· fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus
· 943 46 28 33
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin