Toppsekin akordioa

Jada eskuragarri daude gure jokalarien kartak eta poster erraldoia

Realak eta The Topps Companyk, kromo eta karten bildumagarrien enpresa liderrak, akordioa egin dute zale txuri urdinek oroigarri polita gorde ahal izan dezaten eta astero dardararazi egiten dituzten jokalarien produktu esklusiboak erosi ahal izan ditzaten.

Aliantza horri esker, Reala Toppsen familiako kide bihurtzen da, eta Toppsek kaleratuko dituen produktu esklusibo bildumagarrien planean sartzen da. Akordioak hiru urteko indarraldia du, eta Europako futbol lehiaketetan historia handiena duten futbol talde garrantzitsuenetako batzuen produktu esklusiboen sorta handitzeko konpainiak duen planari gehitzen zaio.

Jada dendetan

Jada salmentan daude, Realak Elkanon eta Reale Arenan dituen dendetan (baita online ere), taldearen poster erraldoiak. Pack eskuragarria (9,99 euro), haurrei zuzendua, non 30 kromo eta poster erraldoia aurkitu ahal izango diren.

Erosi hemen

Klubaren denda ofizialetan Team Boxak ere erosi ahal izango dira. Kutxa bat da taldearen 50 kartarekin eta ausaz txertatutako jokalarien autografoekin. Futbolzale guztientzat ezinbesteko bilduma eta, nola ez, realzaleei gozaraziko diena. 20 euroan salgai.

Erosi hemen

Toppsi buruz

Topps espezialista da unerik onenak eta garaipenik handienak bere kromo eta kartetan jasotzen, eta  ikoniko bildumagarri bihurtzen. Beraz, bildumagarrien negozioa goraka ari da, eta are gehiago handitu da COVID-19aren pandemian.

Sei urtez, Topps UEFA Champions Leagueko, UEFA Europa Leagueko eta UEFA Women's Champions Leagueko bazkide ofiziala izan da. Orain, akordio honen bidez, soilik Toppsek eskainiko ditu Realeko produktu bildumagarri onenak, umeentzat zein futbolzaleentzat.

The Topps Company, Inc., kontsumo produktuen konpainia globala, 1938an sortu zen, eta kontsumitzaileak entretenitzen eta gozarazten ditu plataforma askoren bitartez eskaintzen duen produktu zorro dibertsifikatu eta erakargarri batekin, non bildumagarri fisiko eta digitalak, karta bildumagarriak, karta joko bildumagarriak, kromo eta albumen bildumak, oroitzapenak, esperientzia ekitaldiak, opari txartelak eta gozo berritzaileak dauden. Topps Physical Sports & Entertainmenteko produktuetako batzuk dira Major League Baseball, Major League Soccer, UEFA Champions League, Bundesliga, National Hockey League, 1 Formula, Star Wars, Wacky Packages®, Garbage Pail Kids®, Mars Attacks® eta gehiago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!