Kamiseta berriak iritsi dira gure dendentara. Elastiko berri hauek jokalarien marrazkiak daramate Marrazketabar marrazkilariarekin dugun elkarlanari esker. Kamisetak Anoeta Estadioan eta Elkano Kalean, Donostian, egongo dira salgai. Sare sozialetan arrakasta handia izan duten elastikoak dira.
Mikel Oyarzabal, Illarra, Zurutuza, Willian Jose, Xabi Prieto, Carlos Vela eta Zamora lehen kamiseten protagonistak dira. Gure zaleek 25 euro, helduentzat, eta 20 euroren truke, umeentzat, eros ditzakete. Bazkideek ohiko beherapena izango dute.
Gure denden ordutegia ondorengoa izango da Aste Santuan:
- Astelehena 10, asteartea 11, asteazkena 12 eta larunbata 15: Elkano (10:00etatik 20:00retara) eta Anoeta (10:00etatik 13:30tara eta 16:00retatik 20:00retara).
- Osteguna eta ostirala: Elkano (10:00etatik 20:00retara) eta Anoeta (10:00etatik 13:30tara eta 16:00retatik 19:30tara).
- Igandea 22 eta astelehena 23: itxita.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin