REAL SOCIEDAD - CA OSASUNA (18:30)

Jantzi gorria Urteberrian

Urte berri bat hasi da, 2021a. Etorkizunak ekarriko digun ilusioarekin, realzaleek CA Osasuna hartuko dute gaur arratsaldean Reale Arenan. Lehia erakargarria urte hasierarako, partiden erritmo frenetikoarekin ekiteko berriro ere.

Talde gorritxoak ez du, oraingoz, aurreko denboraldiko abiadura hartu. Chimy Avila izarraren baja luzearekin, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak hiru puntuak bilatuko ditu erreketa postuetatik ateratzen hasteko. Adorea eta borroka Osasunaren ezkutuarekin doan zerbait da. Emaitzak positiboak izan ala ez, nafarrek baloi bakoitzeko lehia daramate euren DNAn. Oier Sanjurjo eta Roberto Torres beteranoak taldekide guztiek gorritxoak izateak zer esan nahi duen jakin dezaten arduratzen dira. Intentsitate hori berdintzea, Realaren baloiaren erabilera bikainari eutsiz, garaipenerako pauso handia ematea litzateke.

365 egun aurretik. Erronka asko, lehiaketa asko, ilusio asko eta lortzeko helburu asko. Ideia argi dago: leialak izan behar dugu jokoarekin, eta hori da, oraindik ere, dena lortzeko armarik onena. Gure ezkutua bularrean eta zuekin, ea behingoz posible den, harmailetan bultzaka. Goazen horretara, denok elkartuta. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!