CLUB DE CAMPO ETA SPVREN AURKA

Jardunaldi bikoitza Bera Beran

Gure belar hockeyko taldeak asteburu gogorra izango du. Bi partidu jokatuko ditu Bera Beran, arerio zailen aurka. Bihar Club de Campo izango dute aurrean, liga txapelduna. Igandean, berriz, SPV indartsua. Larunbateko lehia 12:00etan izango da eta igandekoa 12:45ean.

Txuri- urdinak partidu ona jokatu zuten aurreko asteburuan Canarias-en, baina ezin izan zuten punturik lortu, azkeneko minutuan penalti baten ondorioz etxeko taldeak bat eta huts irabazi zuen. Beraz asteburu honetan gure taldeak puntuak lortzeko gogoz jokatuko du.

Bigarren taldeak ere bi partidu jokatuko ditu asteburu honetan Bera Beran. Larunbatean, 16:30ean CH Pozueloren aurka eta igandean 10:45ean Club de Camporen aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!