Belar hockeyko gure taldeak jardunaldi bikoitza izango du asteburu honetan. Txuri-urdinek partida bikoitza jokatuko dute Bera Beran, denboraldiaren azken txanpan puntuak batzen jarraitzeko ideiarekin.
Larunbatean Atlètic Terrassa izango dute aurkari, laugarren sailkatua eta ligako titulua lortzeko lehian sartzeko hautagai argia. Donostiarrek katalanak gainditu zituzten duela hilabete eta erdi jokatu zen Erreginaren Kopako final-laurdenetan eta emaitza bikain hori errepikatu nahi dute.
Igandean, berriz, CD Terrassa bederatzigarren sailkatuaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehen itzulian lortutako garaipenari jarraipena eman eta jardunaldi bikoitz hau Bera Beran ahalik eta puntu gehienekin itxi nahi dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin