Anoetako Estadioak eta Zubietako instalakuntzek gaur goizean Kutxabankek, babesle txuri-urdinak, denboraldi honetan antolatzen duen lehen klinika jaso dute. Entitateko hogeita hamar bat bezerok egun atseginaz disfrutatu dute.
Bisita Anoetako Estadioan hasi da goizeko lehen orduan. Bertan, partaideek lehen taldearen aldagela, prentsa-aretoa, aldagelen tunela, palkoa eta zelaia ikusi dute, besteak beste. Jokalariekin ere argazkiak ateratzeko aukera izan dute derbia prestatzeko azken entrenamendua hasi baino lehen.
Ondoren, Real 100 Museoa bisitatu eta Zubietara joan dira. Han, txuri-urdinez jantzi eta, Realeko teknikoek zuzenduta, entrenamendu bat burutu dute z6 zelaian. Jardunaldia borobiltzeko, luntx goxoa dastatu dute Anoetako palkoan. Taldeak goiz polita pasa du eta haien taldearen instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.