2019-2020 Errege Kopako txapeldunak titulua estreinatuko du gaur Reale Arenan. Realak Athletic Cluben aurka jokatuko du joan den asteburuko atzeratutako jardunaldia hiru puntu lortzeko helburu argiarekin, Europa Leagueko postuetarako lehian lidergoa berreskuratu ahal izateko.
Larunbat gaua bi taldeen historiaren parte da. Athletic LaLigako derbia irabazten saiatuko da Marcelino iritsi zenetik zekarren sentsazio onak berreskuratzeko eta sailkapenaren lehen erdian kokatzeko. Aurkezpen gutxi behar dute gure aurkariek. Duela egun batzuk egin zen bezala, mehatxu zuri-gorri guztiak motzean lotzea ez da lan erraza izango. Ahalegin handia egin genuen, ospakizun luzea, baina prest gaude erronka berri honetarako.
Titulua lortu da, baina ez da denboraldia amaitu. Anbizioari eutsi behar zaio, datorren denboraldian Europan berriro lehiatzea bezalako helburu garrantzitsu baten alde. Amaitu dira ospakizunak, laneko txipa berriz jartzeko unea da. Jarri dezagun, gehiago nahi dugu. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin