Realak Benito Villamarín bisitatuko du gaur gauean astea beste garaipen batekin amaitzeko gogoz. Ostegunean Danimarkan UEFA Europa Leagueko kanporaketako play-offetako joaneko partidan abantaila hartu ondoren, txuri-urdinek Europako txapelketetarako txartela ematen duten postuen lehian jarraitu nahi dute orain ligan.
Real Betisek ere garaipena lortu zuen ostegunean Europan, bere kasuan UEFA Conference Leaguen, eta kanporaketa erabakita utzi zuen KAA Gent taldeari 0-3 irabazita. Sevillarrak denboraldi irregularra burutzen ari dira eta hamabigarren postuan daude, baina donostiarrengandik bi puntura bakarrik. Antonyren iritsierak taldea indarberitu du eta protagonista izan da jada jokatu dituen hiru partidetan.
Konpromiso bikoitzeko aste berri bat (bosgarrena jarraian), non gipuzkoarrek lehiatzen eta dinamika onari eusten jarraitu nahi duten. Europako kanporaketaren itzulera eta Kopako finalerdia gertu direlarik, txuri-urdinek laugarren garaipena jarraian lortu nahi dute. Denboraldia tarte erabakigarrian sartzen da eta hiru lehiaketetan jarraitu nahi dugu. Gehiago nahi dugu. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin