Talde txuri-urdinaren azken bi fitxaketak, Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd, komunikabideen aurrean aurkeztu dira gaur arratsaldean Reale Arenan. Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, biek Realean hasteko gosea eta ilusioa erakutsi dute eta taldearekin gauza politak lortzea espero dute.
Defentsak eta aurrelariak eskerrak eman dizkiote Klubari eurengan konfiantza izateagatik. "Oso pozik nago hainbeste historia duen klub handi honetan egoteagatik. Zelai barruan zein kanpoan dena emateko prest nago ", adierazi du Nayef Aguerdek. Islandiarrak, bere aldetik, "aukera zoragarria da nire ibilbiderako eta beste pauso bat emateko. Urte arrakastatsu asko izatea espero dut", aitortu du.
Biek ondo egin nahi dute talde berriarekin. "Hona nator Klubaren eskutik hazten jarraitzeko eta ahalik eta gorenen geratzeko. Asko gustatzen zait taldearen joko estiloa. Kalitate handikoa da, baina gehien gustatzen zaidana kolektiboa da. Talde apala da eta hori gustatzen zait ", adierazi du Aguerdek. Oskarssonen hitzetan, "Klubak jokalari gazteekin nola egiten duen eta lur honetan dagoen lan kultura garatzeko moduagatik etorri naiz. Futbolari askok nahiko lukete hona etorri. Prest nago erronka honetarako, nire zigilua jartzeko. Aurrerapauso handia da niretzat eta nire bertsiorik onena eskainiko dut".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin