Realak RCD Mallorcari egingo dio bisita gaur arratsaldean, joan den larunbatean Reale Arenan Real Madriden aurka erakutsitako irudi bikainari jarraipena emateko helburuarekin. Zorteak eta elementuek ihes egin zieten Imanolen mutilei, baina badakite jardunaldiak aurrera doazela eta joko onak puntuak ekartzen hasteko unea dela.
Jagoba Arrasate, CA Osasunan ibilbide bikaina egin ondoren, aukeratu dute mallorkarrek Lehen Mailan jauzi berri bat egiteko eta sailkapen-taularen lehen erdian kokatzen hasteko. Ikasturtearen hasierak ere emaitza apalak izan ditu eurentzat, beren zaleen aurrean garaipena lortu ez baitute.
Denboraldia hiru partidako asteetan murgiltzen da eta puntuak batzen hasteak bultzada bikoitza emango du partiden zama gainditzeko. Taldearen konfiantza maila gorenean dago, gaur gauean Realik onena berriz ikusiko dugu. AURRERA, REALA!!!