Real Sociedad Fundazioak saria jaso zuen atzo ‘Encuentros SER Gipuzkoa’ bigarren edizioan. Sari hauek Radio San Sebastianek ematen ditu eta kirola baloreak hedatzeko bide bezala erabiltzen duten klub eta erakundeak saritzen dituzte.
Gure fundazioa, sortu zen momentutik, persona guztiak kirolean barneratzearen alde ari da lanean. Bere ekintza esanguratsuenetariko bat Elkarri On Saria da. ATZEGIren laguntzarekin maiatzaren lehenean ospatzen da Zubietan urtero. Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, Mitxel Lacunzak, ATZEGIko zuzendaria eta Iñaki Chivitek, ATZEGIko eta gure LaLiga Genuineko futbolaria, oroigarri hau jaso zuten Klubak eta ATZEGIk barneratzearen aldeko lan horretan egiten duten guztiagatik.
Donostiako Aquariumean egindako ekitaldi politean, Realaren fundazioak jasotako sariaz gain, Salto Bera Bera klubak eta Julene Olabarria IDK taldeko jokalari ohiak ere errekonozimendua izan zuten bere lanagatik. Aldez aurretik mahai inguru interesgarria egin zen gai honi buruz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin