Derbia

Kluba laguntzeko egun erdia

LaLiga Santander 27. jardunaldiari dagokion partida, Reala eta Athletic Clubaren artekoa, kluba laguntzeko egun erdia izango da. Neurketa martxoaren 12an, 12etan, jokatuko da. 

Otsailaren 23an, osteguna, gehigarria bere kontu korronteetan kargatuko zaie bazkideei. Martxoaren 6erako kargua jaso ez dutenek klubarekin harremanean jarri beharko dira. Banketxeetan helbideratua ez duten abonatuei hurrengo egunetan igorriko zaie ordainketa abisua eta lehenbailehen ordaindu beharko dute. 

Bi kasuetan, ordaintzeko epea martxoaren 9a izango da. Ordaindu ezean, bere eserlekua salgai jarriko da lehiatilan. Partidara sartzeko kluba laguntzeko gehigarriak ordainduta egon behar du. Zatikatutako ordainketa sistema duten abonatuek egunean izan behar dute 2017ko lehen zatikatutako ordainketa eta 2017ko martxoko hilekoarena. 

Betikoa kategoriako abonatuek ez dute 'Klubaren aldeko egun erdia' ordaindu beharko. ´Betikoa´ kategoria 65 urte baino gehiago eta Realaren bazkide 25 urte jarraian daramatenak dira. Kategoria hau eskatu duten abonatuei ez zaie kargurik pasako. 

Langabetuek ere ez dute Klubaren Egun Erdia ordaindu beharko. Otsailaren 23an, osteguna, gehigarriaren kargua egingo bazaie ere, horren itzulketa esakatu ahal izango dute Lanbideren agiria aurkeztuz. Agiriak langabetu bezala alta emanda daudela ziurtatu beharko du. Agiria aurkezteko azken eguna martxoaren 6a da eta helbide elektroniko, fax edota pertsonalki bulegoetan egin ahal izango da. Itzulketa Athletic Clubaren aurkako partida baino zenbait egun lehenago egingo da.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!