Duje Caleta Car Realeko jokalari berria da. Futbolariak, Loiun lur hartu eta Poliklinika Gipuzkoan osasun-azterketa egin ondoren, Anoeta zapaldu du gaur arratsaldean. Zazpi urte pasa dira Salzburgorekin UEFA Europa Leaguen gure estadioan jokatu zuenetik. Kroaziarrak bere lehen elkarrizketa eskaini dio Real Sociedad TVri eta, talde berrira heltzeko ilusioarekin, talde txuri-urdinaren deia jaso zuenean une batez ere ez zuela zalantzarik izan aitortu du.
"Oso pozik nago hemen egoteagatik eta Klubeko kide izateagatik. Historia, hiri, estadio eta zale ikaragarriak ditu", adierazi du erdiko atzelariak, eta "nire onena emateko eta talde gazte bati laguntzeko"etorri dela adierazi du. Espero dut futbol ona egitea eta berdegunean elkar ondo ulertzea". Kroaziako internazionalak argi dauka: "Badakit proiektua anbizio handikoa dela eta taldeari laguntzeko, futbol ona egiteko, zaleak zoriontsu egiteko eta denboraldi amaieran helburuak ospatzeko iritsi naiz", amaitu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin