INSIDE

"Lanera nator eta nire maila gorena ematera"

Vídeo

Gonçalo Guedesek gaur arratsaldean sinatu du Realeko jokalari berri bezala. Portugaldarrak, Loiuko aireportuan lur hartu ondoren, azterketa medikoa egin du Poliklinika Gipuzkoan, eta, ondoren, Anoetako bulegoetara joan da, 28-29 denboraldiaren amaierara arte talde txuri-urdinarekin lotuko duen akordioa sinatzeko.

Aurrelaria pozarren iritsi da Donostiara. "Harrera oso ona izan da, asko gustatzen ari zait dena. Oso ondo jokatzen duen talde batera nator, erasokorra dena eta anbizioa duena, eta hori ona da niretzat, nik ere ahalik eta gorago egon nahi baitut", esan du portugaldarrak. "Taldea azken urteetan ematen ari den maila eta jokatzeko modua" dira Reala aukeratzeko arrazoi nagusiak berarentzat. Valentzian bikain aritu ostean, Guedesek honakoa aitortu du, "Ingalaterran ez nintzen erabat egokitu eta hemen nire mailara ahalik eta azkarren itzultzea espero dut. Entrenatzailearekin hitz egin dut, badakit zer nahi duen nitaz, eta nire onena emango dut, zelai barruan zein kanpoan".

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!