REAL SOCIEDAD 2-2 REAL BETIS

Kolpe gogorra

Vídeo

Realak bi puntu galdu ditu luzapenean, Real Betisekin bina berdindu ostean, arratsalde honetan Reale Arenan jokatutako partidan. Isaken eta Oyarzabalen golek abantaila argia jarri diete, baina azken minutuetan ihes egin du garaipenak

Hiru egunetan txuri-urdinek eta andaluziarrek jokatu behar dituzten bi partidetatik lehena erritmo handiarekin hasi da. Reala izan da nagusi eta Betis ere saiatu da neurketaren pisua eramaten. Imanolen mutilak hobeto aritu dira eta aukerarik argienak eurentzat izan dira. Guridiren erremate batean batez ere, gola zirudienean, baina Joelek geldiketa ona egin du. Pellegriniren mutilek, urruneko jaurtiketaren batean izan ezik, ez dute Remiro urduri jarri.

Bigarren zatian aurrea pausoa eman du Realak. Hasi eta hiru minutura, Isakek markagailua ireki du Joeli ihes egin dion errematearekin. Txuri-urdinak desmelenatu egin dira eta bigarrena berehala iritsi da. Isak eta Oyarzabalen arteko konbinazio ona eta kapitainaren ukitu sotila, atezainaren irteera gainditzeko. Bi eta huts eta partida bideratuta. Errenta handitu ahal izan da, baina ez Gorosabelek, erremate bikoitz batean, ez Portuk, burukada behartu batean, ez dute asmatu. Azken txanpan, laurogeita hamarretik bostera, Canalesek aldea murriztu du burukada on batekin, azken minutuak tentsioz betetzeko. Luzapenean, kolpe gogorra. Telloren jokaldia eta Joaquinen gola. Bi eta bikoa eta erreakziorako denborarik gabe.

Kolpea izan da garaipena merezi izan duen Realarentzat. Asteartean berriro ikusiko dute elkar bi taldeek, oraingoan Kopan eta Sevillan. Aupa Real!!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.66), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Guevara, Merino (Zubimendi, min.77), Guridi, Oyarzabal (kap)(Barrenetxea, min.77), Portu (Januzaj, min.83) eta Isak (Bautista, min.83).

Real Betis: Joel Robles, Emerson, Mandi (kap), Víctor Ruiz, Miranda, Paúl (William, min.56), Canales, Lainez (Rodri, min.66), Fekir, Guardado (Tello, min.56) eta Loren (Sanabria, min.66).

Golak: 1-0: Isak, min.48. 2-0: Oyarzabal, min.57. 2-1: Canales, min.85. 2-2: Joaquin, min.92.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi etxeko Merino eta Zalduari eta kanpoko Paul eta Mirandari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!