ESKATU ZURE SARRERA

Kopako laurdenetarako sarrerak

Realak hurrengo ostegunean jokatuko du Santiago Bernabeun finalerdietarako txartela lortzeko. Jada, kanporaketa ilusionagarri honetan taldeari laguntzeko sarrerak erreserbatu ditzakezu. Eskaerak egiteko epea astelehenean 12:00etan, otsailak 3, itxiko da 

Sarrerak jasotzeko ordutegia 

Sarrerak otsailaren 4an kenduko dituzte. Ordutegia 10: 00etatik 19: 00etara izango da (etenik gabeko ordutegia). Reale Arenako leihatilan jasoko dira, estadioko 3. atearen ondoan. 

Sarreren salmenta izenduna izango da, (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaporte zenbakia). Estadiora sartzerakoan NANa eskatuko da eta ez da onartuko sarrerara esleituta ez dagoen beste pertsona bati sartzen utziko. NANik gabeko adingabe bat bertaratzen bada heldu batekin batera, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!