Reale Arenak 2022ko lehen gau handia biziko du gaur. Harmailak txuri-urdinak izango dira Atletico Madriden aurka, Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortzeko lehian. Murrizketek zelai bete bat eragotziko dute, baina zalantzarik gabe gure zaleen papera funtsezkoa izango da Ligako txapeldunaren aurkako kanporaketan.
Koltxoneroek une delikatu batean bisitatzen gaituzte. Superkopan Athletic Cluben aurka galdu ondoren, eta Santander Ligan lidergotik urrun, Simeoneren mutilek geratzen zaien titulurako aukeretako bat azkartuko dute Realaren aurka. Baja batzuk gorabehera, jokalari internazional pisudunez jositako talde zabalak futbolaren panoramako indartsuenetako bat bihurtzen du gure gaurko aurkaria.
Donostia eta Azpeitia urteko gau berezienetako baten aurrean daude eta beraiei Gipuzkoako gainerako herriak batuko zaie gaurko partidarekin. Real honek dena lortu nahi du, horretarako boteretsuen aurka ere lehiatu egin behar da. Koparen Martxa bizitzen jarraitu nahi dugu. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin