Belar-hockeyko gure taldea Erreginaren Kopatik at geratu da final-laurdenetako partidan Atlètic Terrassaren aurka bat eta huts galdu ondoren. Kataluniarren eraginkortasun handiagoak, oso neurketa parekatuan, diferentzia egin du eta talde gipuzkoarra kanpoan utzi du.
Lehen bi laurdenak oso parekatuak izan dira. Nahiz eta Kataluniako taldea hobeto hasi den eta hiru penalti korner ere izan dituen, txuri-urdinak hazten joan dira minutuek aurrera egin ahala, jokoan berdindu arte. Ainhoa Huegunek errebeseko jaurtiketa egin eta atezainak larri atera behar izan du aukera on batean.
Bigarren zatian partida oso antzera jarraitu du, baina Terrassakoek aurrea hartu dute eta asko zaildu die txuri-urdinei finalerdietarako txartela lortzea. Azken laurdenean, Ivan Lorentek zuzentzen duen taldeak amaierara arte bultzatu du eta nahiz eta penalti korner bat izan duen norgehiagokako azken jokaldian, ezin izan du gauzatu eta Erreginaren Kopatik at geratu da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin