1/16 Errege Kopa

Kordobaren aurka

Realak ezagutzen du Errege Koparako lehen aurkaria. Gaur eguerdian Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen duen egoitzan egindako zozketaren ostean, Realak Kordobaren aurka neurtuko ditu indarrak final-hamaseirenetan.
Kanporaketa, partida bakarrera, Nuevo Arcangel zelaian jokatuko da urtarrilaren 20an (eguna eta ordua zehazteke).
Aurrekari bakarra dago bi taldeen artean, 12-13 denboraldikoa. Orduko hartan Reala kanporatuta geratu zen. Joanekoan, Kordoban, etxekoek bi eta huts irabazi zuten eta itzulikoan, Donostian, partida binako berdinketarekin bukatu zen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!