OSTEGUNEAN GONBIDAPENAK EGONGO DIRA ESKURAGARRI

Korner Festibala hiruko batekin hasiko da

Dena prest dago Korner-ako, Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako kultura eta futbol jaialdia. Bosgarren edizio honetan futbolaren eta egungo kirolaren pantaila anitzeko izaera aztertzen da.

Programa 2022 (sakatu hemen)

Korner.eus (sakatu hemen)

Gaur, 19:00etan, Kornerrek bere programaren atal berri bat inauguratuko du: kirol gonbidatua, futbola ez den beste kirol batzuetako gai eta protagonistei eskainia. Saskibaloia izango da jaialdiko lehen gonbidatua, Antoni Daimiel eta Guille Gimenez kirol kazetariekin. 

NBAko esatari bikote ezagunak, bere ohiko umorearekin, saskibaloiaren gaurkotasun osoa aztertuko du, Estatu Batuetan zein Europan. Dario Brizuela Malagako Unicaja taldeko jokalari gipuzkoarra eta Azu Muguruza IDK Euskotreneko entrenatzailea izango ditu lagun.

Ekitaldia Antzoki Nagusian izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta gonbidapenak hilaren 26an bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, Donostia Kulturaren webgunean eta Realaren dendetan.

Sarrerak leihatiletan, Donostia Kulturaren webgunean eta Kornerren webgunean eros daitezke maiatzaren 26an 11tik aurrera.

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!