Kornerrek, Real Sociedad Fundazioak antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin, cultura eta futbola elkartuko ditu berriro seigarren edizioan, ekainaren 10etik 17ra bitartean, hiriko hainbat espaziotan.
Hitzordu berezi honek hainbat arte eta cultura diziplinaren eta futbolaren arteko harremanak esploratzea proposatzen du, eta solasaldiak, proposamen eszenikoak, proiekzioak eta erakusketak izaten ditu, baita jarduera ludikoak ere.
- Asteartean, ekainak 13, HBO Max-ek ekoitzitako “Pollos sin cabeza” telesailaren sortzaileak, aktoreak eta gidoilariak bilduko dira.
- Asteazkenean, ekainak 14, Ernest Lluch Kultur Etxean euskal literaturaren bi egile ezagun elkartuko dira, Harkaitz Cano eta Karmele Jaio.
- Ostegunean, ekainak 15, Ylenia Benito kazetariak Enrique Vila-Matas idazleari elkarrizketa egingo dio “Visiones del fútbol” deituriko atarian.
- Ostiralean, ekainak 16, jaialdiak egun ludikoa biziko du. Realeko maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Mikel Sororen erakusketan izango da eta Realaren hainbat diseinu ezagunak ikusi ahal izango dira. Ostiralean bertan, “Saber y Empatar” podcastaren zuzeneko saioa izango dugu.
- Larunbatean, ekainak 17, Chillida Leku museoan bisita gidatua egongo da eta Andres Neuman idazle argentinarraren hitzaldiarekin itxiko da jaialdia. Kornerrek txiki eta gaztetxoentzat plan paregabea eskainiko du jaialdia ixteko: zer iruditzen zaizue Irabazi arte serie arrakastatsuaren hainbat aktoreekin baloiarekin lotutako zenbait erronka eta joku egitea, Reale Arenako zelaian bertan gainera?
Ekintzak doakoak dira, baina beharrezkoa da jaialdiaren webgunean izena ematea.
Informazio gehiago: https://www.korner.eus/es/inicio
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin