REAL SOCIEDAD 2-0 ELCHE CF

Kostata

Zaila izan da, baina Realak ondo konpondu du partida. Elchek hamar gizonekin jokatutako partida batean, Aritzek bigarren zatian sartutako gol batek kanpokoen harresia eraitsi du. Oyarzabalek beste gol bat egin du luzapenean, eta Europa gero eta gertuago dago.

Reala bikain sartu da partidara. Partida hasieran hiru abagune argi izan dituzte txuri-urdinek, eta dena alde jarri da Raul Gutik txartel gorria ikusi duenean 11. minutuan. Baina donostiarrek ez dute Gazzanigaren aurrean asmatu eta atsedenaldira hutsean berdinduta joan dira. Oyarzabalek, Isakek, Silvak eta Le Normandek gertu izan dute gola, baina ez dute helburua lortu. Monrealek asmatu du, ordu erdia bete baino lehen, baina VAR-ak bertan behera utzi du gola Silva jokoz kanpo egoteagatik.

Bigarren zatian minutuak aurrerantz joan dira, bina Realak ez du erasoan argitasunik aurkitu. Aurkaria atzean sartuta zegoela, kosta egiten ari zitzaien Imanolen mutilei Gazzaniga urduritzea. Saiatzen eta saiatzen egon ondorioz, saria iritsi da. Januzajek korner bat atera du eta Aritzek, burukada paregabe batean, gipuzkoarrak aurreratu ditu. Luzapenean, Oyarzabalen ezkerkada bikaina area ertzetik partida erabakita uzteko.

Garaipena jardunaldia lasai ikusteko. Emaitzak itxaron eta Europako sailkapena gero eta gertuago dagoela sentitzea. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, Guevara (Zubimendi, min.46), Guridi (Barrenetxea, min.46), Silva, Oyarzabal (kap), Januzaj (Portu, min.86) eta Isak (Bautista, min.82).

Elche CF: Gazzaniga, Palacios, Verdu (kap), Dani Calvo, Barragan, Mfulu (Luismi, min.85), Raul Guti, Fidel (Marcone, min.86), Josan (Piatti, min.67), Pere Milla (Rigoni, min.85) eta Lucas Boye (Guido Carrillo, min.67).

Golak: 1-0: Aritz, min.72. 2-0: Oyarzabal, min.92

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevarari eta kanpoko Gazzaniga, Fidel eta Barragani. Kanpoko Raul Gutiri txartel gorri zuzena erakutsi dio 11. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!