Realak ez du hutsik egin nahi izan data hauetan 50 urte betetzen dituen Kostkas K.E. klubaren ekitaldi garrantzitsuenetako batean. Matigoxotegiko zelaiak jaso du gaur Kostkasek antolatutako kadete txapelketa ospetsuaren lehen jardunaldia, eta Kostkas eta Realak jokatu beharreko partidaren aurretik Joseba Ibarburu Realeko kontseilaria eta Luki Iriarte Harrobiko Futboleko Zuzendariak kamiseta bat oparitu diote Fernando Poyales Kostkas K.E.-ko presidenteari.
Bihar, finalerdiak
Euskal Ligako Kadete taldeak txapelketaren finalerdiak jokatuko ditu bihar Athletic Clubaren aurka 09:45etan. Gaurko partidetan Kostkasi (1-0) eta Real Valladolidi (2-0) irabazi diote eta Racingen aurka galdu (0-1). Beste finalerdia Real Valladolidek eta Errioxako Selekzioak jokatuko dute.