LARUNBATEAN REALE ARENAN ETA ZUBIETAN

Kutxabankeko klinik-a

Ba al dago asteburua hasteko modu hoberik Reala hurbilagotik ezagutzea baino? Larunbat goizean zehar, Reale Arenan eta Zubietan, Kutxabankek (babesle txuri-urdina) antolatutako klinik bat izango da. Jardunaldi horretan, hamabost helduk hartuko dute parte, seme-alabekin batera, esperientzia horretaz gozatzeko gogoz.

Eguna hasteko, bisita gidatua egingo dute estadioan zehar. Bertan, lehen taldeko aldagela, prentsa-aretoa, aldageletako tunela, palkoa eta Reale Arenako zelaia ezagutuko dituzte, eta, ondoren, Zubietan, entrenamendu-saio bat osatuko dute Realeko teknikarien begiradapean, eta hainbat jolasekin gozatuko dute. Amaitzeko, luntx goxoa dastatuko dute eta, seguru, irribarre asko egingo dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!