Sansek lagunarteko bat jokatu du gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian Calahorraren aurka. Txuri-urdinek huts eta bat galdu dute Ligako etenaldiko aste honetan minutuak pilatzeko balio izan duen proba batean, Errege Kopako final-zortzirenak direla eta. Txuri-urdininak nagusi izan dira lehen zatian, Valera, Karrikaburu eta Magunazelaiaren aukera garbiekin, baina gola, aldiz, errioxarrek sartu dute, Sotoren ezkerkada bati esker ordu erdiko jokoa bete ondoren.
Neurketa parekatuagoa izan da bigarren zatian, gure filialak partidaren pisua eraman du, baina kanpokoek arrisku handia sortu dute kontraerasoan. Errioxarrek bigarrena barkatu dute pare bat jokaldietan partida berriz hasi eta gutxira. Gipuzkoarren aukerarik onenak Blascoren eta Dadieren bitartez iritsi dira neurketaren azken txanpan, baina ez dute oso gutxigatik asmatu. Astea ixteko eta ondo mantentzeko proba partida ofizialik gabeko aste honetan.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Zubiaurre, Gabilondo, Arambarri, Clemente, Romero, Aldasoro, Lopez (kap.), Valera, Navarro, Magunazelaia y Karrikaburu. Ayesa, Gomez, G. de Zarate, Blasco, Garrido, Sangalli, Marin, Agirre, Dadie eta Gorrotxategik ere jokatu dute.
CD Calahorra: Iricibar, M. A. Garcia, Zubiri, M. Gomez, Zoilo, Madrazo, Aguado, C. Fernandez (kap.), Ramirez, Soto y Yurrebaso. M. Martinez, Ugarte, Barace, Vicente, Arias, Grande eta Zabaletak ere jokatu dute.
Gola: 0-1: Soto, min. 33
Epailea: Palencia Caballero. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin