COLUMBUS FUNDAZIOAREN ALDE

Lagunartekoa Bayer Leverkusenen aurka

Realak eta Bayer Leverkusenek ongintzako futbol partida jokatuko dute uztailaren 29an 18:00etan Reale Arenan. Topaketak, txuri-urdinen aurredenboraldiko proba zorrotz eta erakargarria izateaz gain, Columbus Fundazioak gaixotasun arraroen arloan egiten duen lanerako dirua biltzea du helburu.

Ongintzako partidan bildutako dirua paraplegia espastikorako saiakuntza kliniko bat egiteko erabiliko da (SPG50). SPG50 gaixotasun genetiko neuromuskular suntsitzailea da, eta haur gutxi batzuei eragiten die. Columbus Fundazioak, Elpida Therapeuticsek eta Viralgenek indarrak batu dituzte orain Estatu Batuetan saiakuntza klinikoa egiten ari diren tratamendu bat garatzeko. 2024ko urtarriletik aurrera, saiakuntza bat hasiko dute Osakidetzan, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuan eta BioGipuzkoa osasun-ikerketako institutuan.

Saiakuntza kliniko horretan Espainiako, Alemaniako eta Italiako haurrek parte hartuko dute. Saiakuntza honetan erabiltzen den produktua Viralgen enpresaren instalazioetan ekoiztuta dago. Columbus Fundazioaz gain, Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteak ekitaldia babestuko du, eta bildutako diruaren zati bat minbizia duten Gipuzkoako adingabeentzako udalekuei laguntzeko erabiliko da.

0 lerroa prestatuko da, nahi duten guztiek kausan parte hartu ahal izan dezaten. Sarrerak gure webgunearen eta Columbus Fundazioaren webgunearen bidez (fundacioncolumbus.org) salduko dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!