Aurredenboraldi txuri-urdin osatu da. ‘Etxean’ jokatuko diren lagunartekoen ostean Reala Alemaniara joango da udako azken bi lagunartekoak jokatzeko. Bi azken froga hauekin, abuztuaren 11 eta 12an Stuttgart eta Friburgoren aurka, Asier Garitanoren taldeak itxita ditu bere lagunarteko guztiak.
Azken bi arerioak Bundesligako talde garrantzitsuak dira. Stuttgart Alemaniako ligako talde historikoetako bat da eta Realaren ezagun zaharra, bi taldeak elkarren aurka aritu baitziren 88-89ko UEFA txapelketan. Bere aulkian, Tayfun Korkut, Realeko jokalari ohia. Aurten zazpigarren izan dira ligan. Partida Weinstadt herrian jokatuko da.
Friburgo, bestalde, hazten doan kluba da. Hamabosgarren postuan amaitu zuten iazko Bundesliga. Neurketa Schwarzwald-Stadionean jokatuko da, Friburgoren etxea hain zuzen.
Lagunarteko guztien zerrenda honakoa da:
Uztailak 14: Reala eta Sanse-C konbinatua (Zubieta)
Uztailak 20: SD Eibar – Reala (Ipurua, Eibar) *GFF-ren mendeurrena
Uztailak 25: Real Union de Irun – Reala (Txerloia, Azkoitia)
Uztailak 28: Reala – CA Osasuna (Agorrosin, Bergara)
Abuztuak 1: Real Zaragoza – Real Sociedad (Tafalla)
Abuztuak 4: Reeala – Athletic Club (lekua zehazteke) *Euskal Herriko Kopa
Abuztuak 8: Reala – Deportivo Alaves (Asti, Zarautz) Zarautz KE 75.urtemuga
Abuztuak 11: Stuttgart – Reala (Weinstadt)
Abuztuak 12: Friburgo – Reala (Friburgo)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin