Gaur Anoetan LaLigako ezusteko positiboenari garaitzea dugu helburu, Girona FC hain zuzen ere. Txuri-urdinek etxean zekarten dinamika ona berreskuratu nahi dute Imanol Alguacilen estreinakoan bere zaleen aurrean. Ipuruan lortutako puntua ona egin eta garaipena lortzea dira denboraldi amaieran erregulartasun positibo batekin amaitu nahi duen taldearen helburuak.
Gaur arratsaldeko arerioa denboraldi honetako agerraldi handiena da dudarik gabe. Beren lehen urtean LaLiga Santanderren Pablo Machinek zuzendutako taldeak bigarren urte baterako txartela arazorik gabe lortu du, zortzigarren izanda jardunaldi honen hasieran, Europaren ametsa bizirik mantenduaz.
Ez da neurketa erreza izango gaur arratsaldean Anoetan jokatu beharrekoa. Realak bere aurpegi onena eman eta azken minutu arte arreta osoz lehiatu beharko du saria eskuratzeko. Garaipena denboraldiko azken txanparen hasiera ezin hobea izango da. Hiru puntuen bila. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin