Larunbata, 18:00

#LaLigaSantanderFest

Vídeo

COVID-19 delakoaren ondorioz Gobernuak ezarritako alarma egoera luzatzeak esan nahi du hiritarrek gutxienez hiru aste gehiago eman behar dituztela etxetik irten gabe. Testuinguru horretan, LaLigak eta bere babesleek, jokalariek, klubek, artistek eta GTek 'LaLigaSantander Fest antolatu dute. COVID-19ren pandemiari aurre egiteko beharrezkoak diren produktuak erosteko dirua bildu nahi duen mundu mailako lehen ongintzazko jaialdia da, eta Gobernuaren osasun-lehentasunei jarraituz bideratuko da, Kirol Kontseilu Gorenarekin (CSD) koordinatuta. Lehen mailako 20 artista batuko ditu lehen aldiz modu birtualean, eta LaLigaSantanderko klub guztietako futbolariak izango dira bertan.

Jaialdi solidario hau martxoaren 28an izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera, mundu osoko jarraitzaileentzat. Alejandro Sanz, David Bisbal, Aitana, Sebastian Yatra edo Antonio Orozco bezalako 20 artistek parte hartuko dute ekitaldi honetan. Horiekin batera, LaLigaSantanderreko taldeetako 20 futbolari egongo dira, kluben elkarteak abian jarritako ekimen honekin bat egiteko zalantzarik izan gabe. Bakoitzak bere etxetik parte hartuko du.

Dohaintzak, Santander Fundazioaren bidez egin ahal izango dira laster ezagutaraziko diren hainbat bidetatik, eta osasun materiala erosteko dirua biltzea izango dute helburu, betiere osasun arloko agintariekin eta CSDrekin koordinatuta.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!