REAL SOCIEDAD 1-0 RCD MALLORCA

Lan egin, sufritu eta irabazi

Vídeo

Realak RCD Mallorca menderatu du Brais Mendezek bigarren zatian sartutako golari esker. Hiru puntu batu eta sailkapenaren goiko aldean kokatuta jarraituko dute txuri-urdinek, Championseko konpromiso berriaren aurretik.

Lehen zatian gauza gutxi egon dira. Kanpokoek hasiera ona izan dute, baina hor geratu dira, eta txuri-urdinak ez dira gai izan Rajkovicen area gainean arriskua sortzeko, Zakharyanek área kanpotik egindako jaurtiketa desbideratu bat izan ezik.

Bigarren zatian txuri-urdinek beste martxa bat jarri diote partidari eta, Barrenek gora bidali duen jaurtiketa baten ondoren, Braisek bat eta hutsekoa jarri du du Takek eskuinetik bidalitako erdiraketa bat sarera buruz errematatu ostean. Aguirreren taldea erreakzionatzen saiatu da, baina donostiarrek sendo jarraitu dute atzealdean. Samuk, burukada batean, Remiro urduritu du, eta Oyarzabalek, buruz burukoan, posizio behartuan, Rajkovicekin talka egin du. Azken txanpan Mallorcak aukera hirukoitza izan du, eta berdinketa lortzeko zorian egon dira, baina langak Muriqiren burukada aldaratu du eta atzealdeak, atepean, ondorengo erremateak blokatu ditu. Sekulako sustoa amaiera iritsi baino lehen.

Garaipen ona Lisboako neurketari animo onenarekin aurre egiteko. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Traoré, min.60), Zubeldia (Le Normand, min.70), Pacheco, Aihen, Zubimendi, Merino, Brais Méndez, Zakharyan (Barrene, min.46), Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.83) eta Carlos Fernández (Take, min.60).

RCD Mallorca: Rajkovic, González, Valjent, Nastasic, Copete (Morlanes, min.69), Antonio Sánchez (Amath, min.74), Samu, Dani Rodríguez (kap), Lato (Jaume Costa, min.69), Larin (Abdón, min.74) eta Muriqi.

Gola: 1-0: Brais Méndez, min.64.

Epailea: Figueroa Vázquez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Pacheco eta Braisi eta kanpoko Copete, Lato eta Antonio Sanchezi.

Asistentzia: 31.279 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!