Sanseren garaipena urtea amaitzeko. Txuri-urdinek huts eta bi irabazi dute Arenasen aurka neurketa parekatu batean. Seriotasun handiz aritu dira gipuzkoarrak hasieratik amaieraraino.
Gobelan jokatzen diren partidetan gertatzen den bezala, gaurkoan ere aukera gutxigo neurketa izan da, lehenengo zatian batez ere. Sanseri kosta egin zaio artifizialezko zelaira egokitzea. Solaren jaurtiketa batekin gertu izan dute gola, baina kanporuntz joan da. Bizkaitarrek ere ez dute askorik sortu Sanseren atearekiko. Agirrek pare bat geldiketa bikain izan ditu arriskua aldentzeko. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldian gipuzkoarrak markagailuan aurreratu dira, Celorriok etxekoen akats bat aprobetxatu duenean. Neurketa alde Sanserentzat atsedenaldian.
Arenasek aurrera pauso bat eman du bigarren zatian. Zamoranoren jaurtiketa arriskutsu bat, Urangaren beste bat, Dani Lopezen burukada ate gainetik joan dena… eta, gainera, hainbat korner bizkaitarren alde berdinketa gertuago izateko. Baina Sanseren kontraerasoak geldiezinak dira. Roberto Lopezek abantaila handiagotu du kanpokoen alde area kanpoko jaurtiketa bikain bati esker. Azkeneko minutuetan txuri-urdinek hirugarrena egiteko abagunea izan dute Zubimendiri esker, baina zutoinak saihestu egin du.
Zapore ona gure bigarren taldearentzat urtea amaitzeko. Gipuzkoarrek sailkapenaren erdikaldean amaitzen dute abendua. Hurrengo jaurdunaldian Zubietan hasiko dute urtea Izarra jasoz. Goazen Sanse!
Fitxa teknikoa:
Arenas: Carrio, Jordan, Lozano, Gonzalo, Gayoso (Ramos, min. 71), Uranga, Azkue (Perez, min. 85), Zamorano (Guemes, min. 77), Urkiza, Jimmy, D. López.
Sanse: Agirre, Sola (Petxarroman, min. 78), Aranbarri, Lapeña, Muñoz, Guevara, Veiga, Thior (Olaizola, min. 87), R. Lopez, Calvillo, Celorrio (Zubimendi, min. 71).
Golak: 0-1: Celorrio, min. 45; 0-2: R. Lopez, min. 65
Epailea: Cueto Amigo. Txartel horia erakutsi die etxeko Guemes eta Perezi eta kanpoko Calvillo, Sola eta Muñozi.
Imanol Alguacil: “Pozik”
            Imanol Alguacil: “Pozik”
Imanol Alguacilek Real Sociedad TV-rekin hitz egin du neurketa amaitu eta gero: “Pozik nago egindako partidarekin, bere zailtasunaz jakinean geunden. Lehenengo zatian nortasun handiz jokatu dugu eta azken minutuko golak asko lagundu digu. Bigarren zatian sufritzea tokatu zaigu baina ondo aritu gara lanean. Bigarren golarekin egoera kontrolpean izan dugu. Aurkaria talde oso arriskutsua da bere zelaian. Egokitu egin gara eta, batez ere, neurketa aurrera atera dugu”.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin