REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA

Lankidetza hitzarmena Tecnunekin

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskolak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Hitzarmenaren helburua da hezkuntza, kirol eta zientzi proiektuak elkarrekin garatzea, eta elkarri aholkularitza eskaintzea erakunde sinatzaileen jarduerari lotutako alderdiei buruz.Horrez gain, bi aldeek konpromisoa hartzen dute instalazioak erabiltzen uzteko, zehaztutako jarduerak egiteko, eta ikerketa eta prestakuntza programak antolatzeko, Realaren Klubeko zein Fundazioko kirolari eta enplegatuei eta Tecnuneko komunitate unibertsitarioari zuzenduta. Real Sociedad Fundazioko lehendakari Jokin Aperribayk esker oneko hitzak izan zituen Nafarroako Unibertsitatearentzat eta Ingeniari Eskolarentzat. Aperribayk hitzarmenak Realarentzat duen garrantzia azpimarratu zuen, “hezkuntzaren eta kulturaren esparruan, gure Fundazioaren funtsezko jarduerak baitira. Guretzat beste mugarri bat da”. Tecnuneko zuzendari Raul Antonek adierazi zuenez, berriz, “oso eskertuta eta harro gaude.. Realaren balioak partekatzen ditugu, eta kirol, zientzia eta hezkuntzaren arloko jardueren bidez kolaboratu nahi dugu”. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!