Real Sociedad SAD eta Real Sociedad Fundazioko presidenteak, Jokin Aperribay, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektoreak, Nekane Balluerkak, bi entitateen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute Anoetan. Honi esker, biek indarrak batuko dituzte Unibertsitate Erkidegoan futbolaren difusio, eta sustapena bultzatzeko, eta baita bi entitateen arteko elkar aholkularitza errazteko ere.
Gainera, lau urteko iraupena izango duen akordio honi esker, bi alderdiek bere instalazioak elkar utziko dizkiote hitzaldiak, ikerkuntza proiektuak eta abar egiteko, eta UPV/EHU-ko ikasleen partaidetza errazteko Reala eta bere fundazioak formazioa helburu duten ekintzetan parte hartzeko.
Jokin Aperribay, Real Sociedad Fundazioko presidenteak, esker oneko hitzak izan zituen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, honen garrantzia azpimarratuz Klubaren hezkuntza eta kultura alderdietan. Nekane Balluerka, UPV/EHU-ko errektoreak honakoa esan zuen: “Akordio bat baino gehiago da. Etorkizunerako bide berriak irekitzen ari gara eta alderdi hau oso garrantzitsua da guretzat. Badirudi Unibertsitatea kiroletik aldendua dagoela, baina ez da horrela. Kirolak esparru asko ditu Unibertsitatean, ikaskuntzan, ikerketan… Guk aurretik Realarekin zenbait ekintza aurrera eramaten ari gara eta akordio honek egonkortasun handiagoa ematen dio lankidetza honi”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin